San Miguel ligak atseden hartu arren asteburuan, lau estropada daude gaur

Donostia
2012ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Arraunak ez du atsedenik har- tzen, eta gaur, lau estropada izango dira jokoan. KAE 1 ligan, Orion ariko dira arraunean, zazpigarren jardunaldian (18:15). Orain arteko denak irabazita ditu Oriok, eta hura da faboritoa gaur ere.

Leku berean, ordu laurden lehenago, Gipuzkoako ligako bosgarren estropada izango da. Sailkapenean, Zumaia da buruan, eta bi puntura dauka Getaria Tolosa. Gaurkoarekin, hiru estropada baino ez dira falta lehiaketa hori amaitzeko.

KAE 2 ligan, zortzigarren jardunaldia daukate Plentzian (16:30). Trintxerpe doa buruan, eta Orio b hiru puntura dauka. Gaur ere, bien arteko lehia izango da, aurreko guztietan bezala.

Azkenik, Castron, Espainiako txapelketako lehen jardunaldia izango da jokoan (18:00). Zortzi traineru ariko dira: Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Astillero, Castro, Pedreña, Tiran eta Amegrove. Txanden zozketa 16:00etan da. Txandako garaileak igandeko finalera sailkatuko dira, eta haien atzetik bi denbora onenak egiten dituztenak ere bai. Laukote horrek izango du bandera irabazteko aukera bihar eguerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.