Santacanak ez du amaitu azken proba Pyeongchangen
OLINPISMOA. Jon Santacanak eta Miguel Galindok ezin izan dituzte nahi bezala agurtu Pyeongchangeko Neguko Paralinpiar Jokoak, ez zutelako amaitu atzo eslaloma. Beraz, zilarrezko domina batekin itzuliko dira. Ezusterik ezean, ez dira berriro lehiatuko Jokoetan. Santacanak bederatzi domina irabazi ditu bere ibilian.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu