SASKIBALOIA

Saskibaloian, urrea estatubatuarrentzat

Frantziaren aurka 82-87 irabazi dute AEBek. Hala ere, lehia gogorra izan da, eta 78-84ko puntuazioarekin heldu dira azken minutura.

Draymond Green eta Bam Adebayo, AEBen garaipena ospatzen. KIYOSHI OTA/EFE
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 7a
09:28
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ameriketako Estatu Batuek urrea lortu dute jokoetako gizonezkoen saskibaloian. Ez da gauza berria, izan ere, estatubatuarren hamaseigarren urrezko domina da. Oraingoan, Frantziarekin iritsi dira finalera, eta 82-87 irabazi diete. Kevin Durantek 29 puntu ekarri dizkio taldeari, sei errebote eta hiru asistentziarekin. Hala ere, ez dute erraz irabazi: azken minutura arte sei puntuko ezberdintasunarekin heldu dira, markagailuak 78-84 erakusten zuela. Rudy Gobertek sartu ditu frantsesen 16 puntu, eta Evan Fournierrek beste horrenbeste. Frantziaren azken segunduetako erasoek, ordea, garaipena eman diete AEBei.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA