Txirrindularitza

Scarponiren bigarrena Giroan

Bihar mendian bukatuko da etapa. Igandean, azkeneko egunean, 14,4 kilometroko erlojupekoa.

2009ko maiatzaren 28a
17:04
Entzun
Michele Scarponik aurtengo Italiako Giroko bere bigarren etapa irabazi du gaur, itzuliko 18.a (Sulmona-Benevento, 182 kilometro). Aurreko garaipena seigarrengoan lortu zuen. Ihes eginda iritsi den talde batean Scarponi izan da azkarrena esprintean. Tropel nagusia lau minutura sartu da.

Denis Mentxovek segitzen du Giroko lider. 26 segundo kentzen dizkio Danilo di Luca bigarren sailkatuari. Franco Pellizotti dago hirugarren -2.00ra-, Ivan Basso laugarren -3.28ra-, Carlos Sastre bosgarren -3.30era-, Levi Leipheimer seigarren -4.32ra-.

Bihar, 19. etapa: Avellino-Vesuvio (164 kilometro). Gainean bukatuko da, lehen mailako mendatean. Aurretik, hirugarren mailako bat izango dute (101.ean). Itzuliko mendiko azken etapa izango da.

Igandean amaituko da proba, Erroman, 14,4 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.