Aurten ere ahizpen arteko finala jokatu dute Wimbledon, eta gaur irabazle Serena Williams izan da: 7-6 eta 6-2 nagusitu zaio Venusi -iaz honek lortu zuen garaipena-. Partida azkarra jokatu dute, Londresen.
Venus Williams hobeto heldu da finalera, kanporaketetan setik galdu gabe, baina Serena indartsuago aritu da gaur. Wimbledongo hirugarren titulua du honek -Venusek bost daramatza-. Aurten Australiako Irekia ere irabazi du.
Bi ahizpen arteko lehian, Serena doa aurretik: 12-10. Bera da bietan gazteena: 1981ekoa da; Venus 1980koa.
Federer-Roddick finala bihar
Gizonezkoen finala bihar jokatuko dute: Roger Federer-Andy Roddick. Aurrenak atzo 7-6, 7-5 eta 6-3 irabazi zion Tommy Haasi, bigarrenak 6-4, 4-6, 7-6 eta 7-6 Andy Murrayri.
Tenisa
Serena Williamsek irabazi du Wimbledon
7-6 eta 6-2 hartu du mendean Venus ahizpa. Bihar izango da gizonezkoen finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu