Serena Williamsek uste baino gehiago sufritu du Roland Garros irabazteko
TENISA. Serena Williamsek hiru set behar izan zituen atzo Roland Garroseko finala irabazteko (6-3, 6-7, 6-2). Estu hartu zuen Lucie Safarovak —azken setean 0-2 aurreratu zen—, baina estatubatuarra nagusitu zen amaieran. Hirugarren aldiz irabazi du Frantziako txapelketa Williams gazteenak. Goizean, Novak Djokovicek irabazi egin zion Andy Murrayri, eta Stan Wawrinkaren aurka jokatuko du finala (15:00).
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu