Silvia Arderiusek ez du jarraituko Bera Beran datorren denboraldian
ESKUBALOIA. Argituz doa pixkanaka zer jokalarik osatuko dutendatorren denboraldian Super Amara Bera Beraren taldea. Hala, atzo jakin zen Silvia Arderiusek ez duela segituko. Erdikoak hiru denboraldi egin ditu Donostiako taldean, 89 partida jokatu ditu eta 297 gol sartu. Esker hitzak izan zituen agurrean: «Jokalari hobea naizela noa hemendik. Erronka berriei heltzeko unea dela uste dut».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu