Txirrindularitza

Simon Clarkek irabazi du Espainiako Vueltako bosgarren etapa

Eguneko ihesaldia baliatuta irabazi du Simon Clarkek (Education First), Bauke Mollemaren (Trek) eta Alessandro de Marchiren (BMC) aurretik. Rudy Molardek (FDJ) jantzi du maillot gorria.

2018ko abuztuaren 29a
16:46
Entzun

Clarkek esprintean menderatu ditu Mollema eta De Marchi Roquetas de Mar-eko helmugan. Kontrol lanerako zaila zen ibilbide gorabeheratsuari egin diote aurre txirrindulariek. Lehen ordu eta laurden azkarraren ostean, tropelak onespena eman dio 25 kidez osatutako ihesaldiari. Lehian dauden 22 taldeetatik 20k zuten ordezkariren bat bertan. Garaipena jokatu duten hirukotea helmugatik 51 kilometrora sortu da, maldan behera Clarkek eta Mollemak, De Marchirekin bat egin dutenean. Multzoa erabat sakabanatu da, eta atzeko taldetxoetan gelditu dira Jonathan Lastra (Caja Rural) eta Mikel Iturria (Murias). Zortzigarren eta hamabosgarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Tropel nagusian, Sky taldeak ez du Michal Kwiatkowskiren maillot gorria defendatzeko interesik erakutsi. Ondorioz, ihesaldian zegoen Rudy Molard da lider berria. 1.01 minutuko aldea du Kwiatkowskirekiko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.