Simone Bilesek sei domina lortu ditu Dohan: lau urre, zilar bat eta brontze bat

2018ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GIMNASTIKA ARTISTIKOA. Atzo amaitu zen Munduko Txapelketa Dohan, eta espero zen bezala, Simone Biles izan da izarra. Estatubatuarra sei aldiz lehiatu da, eta guztietan lortu du domina bat: urrezko lau, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat. Gimnastika artistikoan, inor ez da izan hura baino gehiagotan munduko txapeldun, hamalau alditan. Gizonezkoetan, Artur Dalaloian nabarmendu da Dohan. Errusiarrak bost domina lortu ditu: bi urre, bi zilar eta brontze bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.