Nafarroako Fiskaltzak salaketa jarri du guardiako epaitegian Unai Simon Athleticeko atezainari Sadarren egin zizkioten irain homofoboengatik. Fiskaltzaren arabera, irain horiek gorroto delitua izan daitezke, eta, hori dela eta, ikerketa penala hasteko eskatu du. Espainiako Poliziari galdegin dio Unai Simon iraindu zuen ikuslea identifika dezan eta deklarazioa har diezaion, inputatu gisa.
Osasunak eta Athleticek abuztuaren 19an jokatu zuten derbia Sadarren, eta telebistako irudietan ikus daiteke nola ikusle batek irain larriak egin zizkion Unai Simoni: «Marika puta, hortxe hil zaitez, putasemea», esan zion behin eta berriro.
    
    
        
                    Simoni eginiko irain homofoboak salatu dituzte
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            