Soldata eske protesta egin dute Arrateko bi jokalarik
ESKUBALOIA. Konstantin Kurilenko eta Igor Petritxev Arrateko jokalariek Eibarko Untzaga plazan protesta egin zuten atzo, beren soldata kobratzeko eskatzeko. Kobratu behar dugu. Arratek ez digu ordaintzen. Etxera itzuli nahi dugu zioen pankarta batekin salatu zuten beren egoera. Kontratua eteteko, zor dienari uko egiteko eskatu die Arratek bi jokalariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu