TXIRRINDULARITZA. Geoffrey Soupe (TotalEnergis) frantziarrak irabazi zuen atzo Espainiako Vueltako zazpigarren etapa. Utiel eta Oliva artean jokatu zen (200,8 km), eta aurtengo etaparik luzeenen artean bigarrena izan zen. Soupek ezustean lortu zuen garaipena, Orluis Aularren (Caja Rural) eta Edward Theunsen (Lidl Trek) aurretik, 4.56.29ko denbora eginda. Sailkapeneko lehen postuan Lenny Martinezek (Groupama) jarraitzen du, zortzi segundoren aldearekin. Bigarren Sepp Kuss (Jumbo Visma) dago, seigarren etaparen garailea, eta 51 segundoren aldea ateratzen dio hirugarrenari, Marc Solerri (UAE).
Erorikoek ezaugarritu zuten atzoko etapa, bat baino gehiago egon baitzen. Baina faborito nagusiek ez zuten huts egin. 20 segundoren tartean jarraitzen dute Evenepoelek, Vingegaardek, Roglicek eta Juan Ayusok. Gaur zortzigarren etapa jokatuko da, 165 kilometrokoa, Denia eta Xorret de Cati artean. Mendiko etapa da, eta, horrenbestez,mugimenduak espero dira sailkapen nagusian.
Soupek irabazi du Espainiako Vueltako etapa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak