Tolosaldea eta Orio gailendu dira Euskadiko Traineru Txapelketan, Bermeon

Emakumezkoetan, Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du Euskadiko Traineru Txapelketa, eta gizonezkoetan, Orio nagusitu da, 23 urte geroago.

15043718
Emakumezkoetan, Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du Euskadiko Arraun Txapelketa. ARITZ LOIOLA / FOKU
Mikel Arberas
2025eko ekainaren 8a
17:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Tolosaldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du Arraun Lagunak-i irabazita (10:53:46). Lehia oso estua izan da, eta 0,69 segundo atera dizkio bigarrenari. Lehen txandan, Hibaika ere bikain aritu da, Zarautz 3,59 segundora utzita, baina ez da nahikoa izan Tolosaldeak egindako denbora hobetzeko. Esanak esan, Tolosaldeak garaipen gozoa eskuratu du; izan ere, lehen aldiz irabazi du Euskadiko Traineru Txapelketa; aurretik hiru txapelketa zituen, baina getariarrekin bat eginda.

Oriok bandera garrantzitsua bereganatu du, 23 urte geroago, Euskadiko Traineru Txapelketako lehen postua lortuta (20:03:18). Donostiarrari 2,78 segundo atera dizkio, eta Urdaibairi, 8,90. Lehen ziabogara berdinduta iritsi dira Orio, Donostiarra, Urdaibai eta Zierbena, baina bigarren luzean Oriok erasoa jo du, eta tartea lortu du; 3-4 segundoren aldearekin iritsi da Iker Zabalaren taldea. Haiek ondo kudeatu dituzte lortutako segundoak, baina Donostiarrak atzean utzi ditu beste bi talde bizkaitarrak, eta gerturatzen hasi da. Hala ere, azken txanpan, Oriok ondo eutsi dio Donostiarraren erasoari, eta irabazi egin du.

Emakumezkoen Euskadiko 17. Traineru Txapelketa

1- Tolosaldea. 10.53.58

2- Arraun Lagunak. 10.54.36

3- Hibaika. 11.09.86

4- Zarautz. 11.13.32

5- Kaiku. 11.41.02

6- Ondarroa. 11.44.46

7- Deustu-Bilbo. 11.47.44

8- Portugalete. 12.01.28

Gizonezkoen Euskadiko 40. Traineru Txapelketa

1- Orio. 20.03.18

2- Donostiarra. 20.05.96

3- Urdaibai. 20.12.08

4- Zierbena. 20.13.92

5- San Juan. 20.35.24

6- Hondarribia. 20.35.82

7- Lekittarra. 20.52.64

8- Santurtzi. 21.05.24

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.