Arrauna

Tolosaldeak pauso eta erdi eman du Euskotren ligan segitzeko

16,84 segundo atera dizkio Deusturi Bermeoko erlojuaren aurkakoan. Bihar dute bigarren jardunaldia, Portugaleten, ibaian.

jarraia218305.jpg
Aitor Manterola Garate.
2022ko irailaren 17a
18:07
Entzun

Ezusterik ez da izan Euskotren ligako kanporaketan. Tolosaldeak koska handia atera dio Deusturi. Ez dira alferrik bat liga nagusiko taldea, eta bestea ETE ligakoa. Hamazazpi segundo egon dira gipuzkoarren alde, eta bihar Portugaleten biribildu behar luke lana. Gaurkoaren aldean, oso baldintza ezberdinetan: ibaian, ur baretan.

Bermeon mugitua aurkitu dute itsasoa arraunlariek. Baga dabil itsasoan, metroko olatuan irudikatua. Gaitzerdi, hala ere, haizeak emanda zegoena baino indar gutxixeagorekin jotzen ari den, bestela arkume giroa desatsegina egongo zelako. Dena dela, arraunean egiteko traketsa da itsasoa, eta oso lan teknikoa osatu behar da emaitza ona lortzeko. Tolosaldearen emaitza ona izan da. Lanak ez du eman oso biribila izan denik.

Aurrena atera da erlojuaren aurkakoan, eta minutura Deustu. Hasieran pare samarrean joan dira biak, aurreneko txanpan. Hor ez du alderik markatu faboritoak. Kanporako luzean ere ez asko, ziabogan zazpi segundoko aldea izan duelako. Bada zerbait baino gehiago, baina handiagoa izatea ere aurreikusten zen. Edo Tolosakoek ez dute lana behar bezala egin, edo Deustuk bereak eta bi egin ditu; non eta, udan batere ondo moldatu ez den baldintzetan, itsasoan.

Bigarren luzean zabaldu dio tartea aurkariak. Gehienbat, azkeneko zatiaren aurretik. Segundoa segundoari gehituz, 16,84a joan da azkenean. Ez da izan Kontxako sailkatze estropadan egon zena (29 segundo pasa), baina nahikoa behar luke beste denboraldi batez Tolosaldeak Euskotren ligan segitzeko.

Sailkapena

1. Tolosaldea 11.27,24
2. Deustu 16,84ra

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.