Baiona 20 - 3 Clermont

Top14ko finalerdietarako sailkatu da Baiona

Lapurtarrek nagusitasunez irabazi diote Clermonti. Tolosaren kontra jokatuko dute finalerako sailkapena, hilaren 20an.

Baiona
Baionako zaleak besta giroan, Jean Dauger estadioan, Top14ko final-laurdenetan. CHARLINE BON
2025eko ekainaren 13a
23:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Ekaitzak ere ez du zapuztu Baionaren besta. Sasoi honetan ez du partidarik galdu Jean Daugerren, eta final-laurdenean ere ez du huts egin: 20-3 zanpatu du Clermont, argiki, eta, hortaz, lapurtarrek Top14 ligako finalerdia jokatuko dute. Azkenekoz, 1992an jokatu zuten titulurako final-laurden bat, eta, orduan ez bezala, oraingoan kanporaketa gainditzea lortu dute. 2009an Top14 formatua sortu zenetik, lehenbiziko aldia izanen dute finalerdietan.

Jendetza elkartu da partida ikusteko Jean Dauger estadioan ez ezik, baita hirian ere. Baionarrek azken bi ligetako txapelduna dute esperoan finalerdia jokatzeko: Tolosa. Okzitanian ariko dira, hilaren 20an. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.