Warren Barguilek (Sunweb) irabazi du Izoardeko helmugan. Azken mendatean liderraren taldetik ihes egin, eta atzetik aurrera eginez denak utzi ditu atzean. Sunwebekoentzat laugarren etapa garaipena da, eta, ondo bidean, elastiko berdea eta mendiko elastikoa ere beraiek jasoko dituzte Parisen. Hori gutxi balitz, Barguilek lehen hamarren artean sailkatzeko aukera dauka. Momentuz bederatzigarrena da sailkapen nagusian. Gaurkoan Darwin Atapuma (UAE) eta Romain Bardet (Ag2r) izan dira bigarren eta hirugarren postuetan.
Liderren artean gaur ere berdintasuna nagusitu da. Bardet eta Daniel Martin (Quick) izan dira eraso egiten ausartu diren bakarrak. Hala ere, ez dute Chris Froome (Sky) atzean uztea lortu. Landak ere eraso egin du, helmugatik lau kilometroren faltan. Hasieran tartetxoa egin duen arren, azkenerako Froome, Uran eta Bardet batu zaizkio, eta ez du podiumean sartzea lortu. Hala ere, Aru atzean geratu denez, laugarren postuan dago orain sailkapen nagusian: 1.36ra.
Hauek dira sailkapen nagusiko lehen hamar txirrindulariak:
1- Chris Froome (Sky) 59.52.09
2- Romain Bardet (Ag2r) 23ra
3- Rigoberto Uran (Cannondale) 29ra
4- Mikel Landa (Sky) 1.36ra
5- Fabio Aru (Astana) 1.55era
6- Daniel Martin (Quick) 2.56ra
7- Simon Yates (Orica) 4.46ra
8- Louis Meintjes (UAE) 6.52ra
9- Warren Barguil (Sunweb) 8.22ra
10- Alberto Contador (Trek) 8.34ra