Tskitixvilik eta Lagun Arok kontratua eten dute

2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. Nikoloz Tskitixvili jada ez da Lagun Aro GBCko jokalaria. Jokalari georgiarrak eta klubak akordioa lortu dute bien arteko kontratua eteteko. Tskitixvili denboraldi honetan iritsi zen Donostiara, Fuenlabradatik. Klubeko teknikariek itxaropen handia zuten harengan, baina jokalariak ez du espero zen itxura eman. Hamalau minutu jokatu ditu partidako, eta 5,3 puntu eta 2,7 errebote lortu ditu batez beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.