Errusiak eta Txekiar Errepublikak jokatuko dute eguneko bigarren partida. Dick Advocaatek zuzendutako taldea da, zalantzarik gabe, irabazteko faboritorik argiena. 2008. urteko Eurokopan ezuste polita eman zuen, finalerdietaraino sailkatuta, baina urte hartako garaileak —Espainiak— kanporatu egin zuen. Orduko itxura ona eman nahiko du taldeak, ziur, eta Advocaatek lan asko egin du jokalariei presioa kentzeko.
Akinfeev —normalean aritzen den atezaina— min hartuta dago, eta Malafeevek beteko du haren lekua. Aurrealdean, berriz, zalantza asko argitzeko daude Arxavinen errendimenduaren inguruan. Txekiak, bestalde, zelaiaren erdialdean izango du indarra, Rosicky eta Plasilekin. Atepean ere, han izango da azken Txapeldunen Ligako finaleko heroietako bat: Chelseako Peter Cech.
Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: A multzoa
Txekiari irabazita erakutsi nahi du Errusiak bera dela multzoko indartsuena
Cech, Rosicky, Plasil eta Barosen errendimenduaren araberakoa izango da txekiarren jarduna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu