TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA. Esnatu, jan, lo egin eta jan

Iban Maioz.
2010eko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Etapa guztiak gaurkoaren berdinak izango balira... Atzo berandu iritsi ginen hotelera, 22:00 aldera. 22:30ean afaldu eta lotara joan ginen, eta gaur 10:00etan esnatu gara. Gosaldu, eta berriz ohera joan gara. Bazkaldu eta lotara. Eta masajea hartu, afaldu eta berehala joango gara berriz ohera. Horrelakoa izan da gure atseden eguna. Orain arte inoiz ez nuen halakorik bizi izan, atseden egunetan ere entrenatzera joan izan naizelako beti. Baina atzo taldeko medikuak esan zigun jan eta lo, besterik ez egiteko. Hurrengo egunean etapa normala izanez gero, arriskutsua da hori, baina erlojupeko baterako... Azken etapak oso gogorrak izan dira, eta ez zaigu gaizki etorriko.

Kronoigoera aztertzen hasita, pixka bat berotu, eta egurrean aterako gara. Arriskutsua da etapa, orain dela bi urte, adibidez, Lander Aperribai Euskaltel-Euskadikoa kontroletik kanpo iritsi zelako. Aurrekoek azkar igoko dute Plan de Corones, eta gainerakook ere bete-betean igo beharko dugu. Apustuak egiten hasita, ni Bassoren alde, gainerakoak baino askoz indartsuago dagoela erakutsi duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.