TXIRRINDULARITZA. ITALIAKO GIROA. McEwen oihuka

Iban Maioz.
2010eko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Gaurko etapan zalaparta handia izan dugu, nahiz eta berez eguna aurrekoak baino normalagoa izan den. Eguraldi ona, hasiera lasaia... Itxura ona zeukan etapak, baina etapa hastearekin batera, Robbie McEwen tropelaren buruan oihuka hasi da, «gaur lasai, gaur lasai!» esanez. Lehen lauzpabost kilometroak aldapa gora ziren, eta lasai joan gara. Baina berehala iritsi da lehen erasoa, 10. kilometroan-edo, eta iskanbila handia sortu da, Linus Gerdemannek ur bidoia bota baitio erasoa jo duenari. Ez dakit epaileek zer erabaki hartuko duten, baina iskanbila handia sortu da.

Nik gero ez dut ikusi Evansek zer egin duen, baina esan didate besteren bat jo ote duen edo... Horrek ere egunero izaten du zerbait! Nik ez dut ezagutzen, berekin gutxitan ibili naizelako lasterketetan. Baina denek esaten dute egunero edukitzen duela iskanbilaren bat norbaitekin. Nire ustez, zigorra jaso beharko lukete biek, tropelean ezin baita horrela ibili, ur bidoiak botatzen eta mutur joka. Denok horrela hasten bagara, akabo!

Eta, tira, jendea asteburuko etapei begira dago, baina kontuz hamahirugarrenarekin. Luzea da etapa, eta bukaeran bi mendate daude, nahiko gogorrak. Gaur ere ikusi da Basso eta Vinokurov, adibidez, ez daudela lasai egoteko, eta kontuz etapa horrekin. Oilarrak mugitzeko aukera handia egongo da, mendate gogorra egongo baita helmugarako 30 kilometro falta direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.