Ulazia: «Garagarza eta Mendilibar elkarrekin ari dira lanean taldea osatzen»

2020ko uztailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

FUTBOLA. Ez Fran Garagarza kirol zuzendariak, ez Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak ez dute kontratua berritu Eibarrekin, baina, Jon Ander Ulazia klubeko kontseilari ordezkariak atzo esan zuenez, taldeak mailari eutsi zionetik biak ari dira «elkarrekin lanean datorren denboraldia prestatzen». Horren harira, adierazi zuen «hurrengo egunetan» etor daitezkeela berriak. Segituko ez duena Charles Dias da. Aurrelari brasildarrak Eibar utziko du, bertan hiru sasoiz jokatu ostean.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA