Arrauna

Urdaibaik azken kolpea izan daitekeena eman dio ligari Zarautzen

Beñat Mujika Telleria.
2023ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Galizian sufritu ostean, mamu guztiak uxatu ditu Bou Bizkaiak asteburu honetan Zarautzen (Gipuzkoa). Larunbatean, ia erabakita utzi zuen bandera lortzeko lehia, eta, igandean ere, bermeotarrak izan ziren azkarrenak. Sasoi guztian bezala, bigarren luzean puskatu zituzten estropadak, eta jada ohikoa da Urdaibai ohorezko txandan nagusi izatea. Hamabost estropadetatik bederatzi irabazi dituzte bizkaitarrek. Hortaz, ia erabakita dago liga. Urdaibaik bederatzi punturen aldea du Zierbenarekin eta Hondarribiarekin. Bestalde, Santurtzik ere ia erabakita utzi du Meirarekin daukan lehia, eta ezusterik ezean, galiziarrek galduko dute maila zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.