Urdaibairen aurka neurriak hartzeko eskatu dio epaileari TKEko batzarrak

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Traineru Kluben Elkarteko batzarrak eskatu egin dio lehiaketa batzordeko epaileari Bermeoko klubaren aurkako neurriak hartzeko, edo Estrobo auzian inputatuak daudenen kontrakoei ekiteko. Zumaian egin zen ezohiko batzarra igande goizean, eta zazpi klubek bozkatu zuten neurriak hartzearen alde, eta bostek kontra. Aldeko botoa eman zuten Camargok, Hondarribiak, Kaikuk, Oriok, Pedreñak, San Pedrok eta Zumaiak, horietako zenbaitek inputatuen aurkako neurriak bakarrik eskatu bazituzten ere. Kontra azaldu ziren Castro, San Juan, Tiran eta Urdaibai, eta Astillero abstenitu egin zen.

Baiezkoa eman zutenek argi utzi zioten TKEko zuzendaritzari klubak ez zirela egingo geroko erabakien erantzule, ardura zuzendaritzarena izango dela, berak proposatu duelako Urdaibairen aurka neurriak hartzea berak eginiko txostenetan oinarrituz. Epailearen esku dago orain erabakia berrestea edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.