Urrezko aizkolari onena da berriz ere Txikia IV.a
HERRI KIROLAK. Julen Alberdi Txikia IV.a da aurten ere Urrezko Aizkolarien Txapelketako irabazlea. Atzo zen finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, eta erraz menderatu zituen aurkariak: Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugertza eta Jon Rekondo. Bigarren Larrañagak egin zuen, eta sekulako aldea atera zion garaileak: bi minutu eta berrogeita hamabost segundoko koska egon zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu