Urrezko Aizkolarien finala jokatuko da bihar, Azpeitian

Otaegi eta Otaño dira txapela janzteko faboritoak; Arrospide eta Mugertza II.aren aurka lehiatuko dira

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Hilabeteetako txapelketa luzearen ondoren, hondarrera iritsi dira binakako Urrezko Aizkolariak. Bihar jokatuko da finala, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, hamabietan hasiko den jaialdian. Unai Otaño eta Joseba Otaegi Ugaitz Mugertza eta Anjel Arrospideren aurka lehiatuko dira.

Mugertza II.arentzat eta Arrospiderentzat bigarren finala izango da jarraian. Bikote gaztea da, halere, txapela janzteko faboritoa. Otaño ez du askorik kezkatzen horrek. «Faborito izateak ez du txapelik ematen, eta, beraz, ez nau horrek askorik kezkatzen. Finalak gehiago kezkatzen nau. Beti izaten dira jokatzeko bereziak». Lau aizkolariak sasoi onean iritsi dira finalera.

Jaialdi berean, zilarrezko eta gazteen mailako finalak jokatuko dira halaber. Zilarrezko mailako finalean, Aratz Mugertza eta Mikel Larrañaga Joxe Anjel Zubiaga eta Arkaitz Jauregiren aurka lehiatuko dira. Gazteen mailan, berriz, Eneko Saralegik eta Julen Larreak Eneko Otaño eta Joxean Etxeberriarekin neurtuko dituzte indarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.