Urrezko domina Maialen Chourrautentzat

Lasarte-Oriako piraguistak 98,65 segundoan osatu du jaitsiera.

Maialen Chourraut, urrezko domina eskuan duela. ORESTIS PANAGIOTOU / EFE
2016ko abuztuaren 11
23:35
Entzun

Maialen Chourraut piraguistak hobetu du Londresen 2012an egindako balentria. Orduko hartan, brontzezko domina lortu zuen, eta urretik 97 ehunenera gelditu zen. Gaurkoan, nagusitasunez irabazi du finalean, jaitsiera zirraragarria osatuz; bigarren sailkatuari hiru segundoren aldea atera dio.

Hamabost parte hartzailetik hamahirugarrena atera da Chourraut. 101 segundo eginak zituen Luuka Jonesek, eta birrindu egin du lasartearrak Zeelanda Berrikoaren denbora. Bi arerio irteteko faltan, ziurtatua zuen domina, baina ez Fiona Penniek ez Corinna Kuhnlek ezin izan dute hobetu lasartearraren denbora.

Bere saioa amaitzean pozarren zen Chourraut kanoa barruan, eta poza are handiagoa izan da urrea ziurtatu duenean.

18:27ean eman du urrerako lehen pausoa: finalerako sailkatzea. Hamabost parte hartzaileetatik bosgarrena irten da, eta ia zuzenean lortu du finalerako txartela, aurreko bostek baino denbora hobea egin baitu: 101 segundo. 

Rio de Janirora bidaiatu aurretik, uretan “azkar” sentitzen zela aitortu zion '6. uztaia' programari. Sailkapen fasean distirarik gabe lortu zuen final-erdietara sartzea, baina itxaropentsu dago. Finalera sailkatzea lortuz gero, 20:00etan lehiatuko da, gainontzeko finalistekin batera.

Lasarte-Oriako piraguistari egindako elkarrizketaz gain, Danel Agirreren bideokronika egongo da ikusgai. Agirrek galdera bat egin die Imanol Magro eta Enekoitz Telleria berriemaileei: "Egia al da kirolari ospetsuek McDonaldsetan egiten dituztela otorduak?".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.