Urriza 30-18 irabazi dio Juaristiri, eta Kutxa torneoko finalean egongo da

Faborito garbia zen (100-15i) eta pilotea gogortuz irabazi du ordubetetik gora iraun duan partida

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Javier Urriza buruz buruko Kutxa erremonte torneoko finalean egongo da. Iazko txapeldunak 30-18 irabazi zion atzo Jon Juaristiri lehen finalerdian. Partida, halere, emaitzak ulertzera eman dezakeena baino gogorragoa izan zen, ordubetetik gora luzatu baitzen. Urrizak asteartean ezagutuko du heldu den larunbateko aurkaria, Koteto Ezkurrak eta Julen San Miguelek jokatuko duten partidaren ondoren.

Finalerdiak faborito garbia zuen, eta apustuek lotsagabe goratu zuten Urriza (100-15i). Bi pilotariek antzeko jokoa egiten dute eta partidaren hasieran oreka izan zen nagusi. Ez batak ez besteak ez zuen arriskatu, eta tantoa atzean egiten saiatu ziren. Urrizak guztira hogeita bat tanto egin zituen, eta bost baino ez aurrean. Pilotak nahiko biziak ziren eta erreboteatzea erosoa zen. Horren eraginez piloteoak luzatu egin ziren eta oreka zen nagusi (13-13).

Hortik aurrera partida aldatu egin zen. Txapeldunaren kolpea nagusitzen joan zen eta piska bat nahastu zuen jokoa aurrean. Juaristik, aldiz, ez zuen konponbiderik aurkitu. Urriza gainetik pasatzen saiatu zen baina ez zuen lortu. Ordura arteko oreka 12-3ko partzialarekin hautsi zen (25-16). Finalerdia erabakita zegoen eta Urrizak sentsazio oso onekin bukatu zuen partida. Orain astebete osoa du atzoko nekeari buelta eman eta finala prestatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.