Van der Poel nagusitu da Tourreko bigarren etapan

Mathieu van der Poel gailendu da Frantziako Tourreko bigarren etapan. Amaierako esprintean, Tadej Pogacarrek ezin izan dio aurrea hartu herbeheretarrari.

FRANCE CYCLING
Mathieu van der Poel amaierako esprintean, Pogacarrekin lehian. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
Mikel Arberas
2025eko uztailaren 6a
18:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Mathieu van der Poelek (Alpecin-Deceuninck) garaipen ikusgarria lortu du Tourreko bigarren etapan. Azken txanpan, aldapa gogorrari eta erasoz beteriko esprintari aurre egin behar izan dio herbeheretarrak. Gauzak horrela, sailkapen orokorreko lider bilakatu da, eta maillot hori preziatua jantziko du. 

Gaurko etapa zaila bezain gogorra izan da txirrindularientzat. Eguraldi kaskarrak baldintzatuta, zenbait eroriko eta gurpil zulaketa izan dituzte txirrindulariek, baina ogi gogorrari hagin zorrotza atera dio van der Poelek. Fin aritu da, eta Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard gainditu ditu. 

Van der Poel, liderra

Denbora sariei esker, herbeheretarrak Jasper Philipsen taldekidea gailendu du, eta Tourreko maillot horia eskuratu. Pogacar eta Vingegard lehia bizian iritsi dira helmugara, lau eta sei segundora, hurrenez hurren. 

Biharko etapa Valenciennes eta Dunkerque artean izango da; 178,3 kilometro ditu ibilbideak. Gaurkoa ikusita, lasterketa bizia, ikusgarria eta maila altukoa espero da. Van der Poel lidergoari eusten saiatuko da, munduko bi txirrindulari onenetakoak atzetik dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.