Waltary eta Lanbert faborito dira gaur Baionan, binakako trinket finalean
Binakako trinket txapeldun berriak zeintzuk izango diren gaur jakingo da, Baionako Moderne trinketan (18:00). Finalean Waltary Agustik eta Ximun Lanbertek Patrick Ibarrolaren eta Olivier Ducassouren aurka jokatuko dute. Aurrenekoak dira faborito, txapelketa bikaina egin baitute, baina Ibarrola eta Jeannots ere partidarik irabazi gabe iritsi dira. Bi atzelarien kasuan lehen finala da, Lanbertenean logikoa, aurten egin baitu debuta. Jeannotsek, berriz, eskarmentu handiagoa du, baina ez da inoiz final batean egon. Bera da final batera iritsi den Landetako lehen pilotaria. Aurrelariei dagokienez, bina aldiz izan dira txapeldun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu