Waltary-Gixandutek irabazi dute txapela, Larralde-Iturberi 40-36 nagusituta
 
    
    TRINKETA. Waltary Agustik eta Peio Gixandutek binakako txapela jantzi zuten herenegun, Baionako Moderne trinketean jokatutako finalean Peio Larralderi eta Ion Iturberi 40-36 irabazita. Oso partida parekatua izan zen, eta azken txanpan erabaki zen. Igandekoarekin, binakako sei txapel ditu Waltary kubatarrak, eta beste horrenbeste banaka. Gixandut irisartarrak, berriz, estreinako txapela du.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            