Txirrindularitza

Xabier Isasak etapa irabazi du Portugalgo Itzulian

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia, eguneko ihesaldian sartu, eta esprintean nagusitu zaio Rui Oliveirari. Isasak lehen garaipena du profesionaletan.

Xabier Isasa. NUNO VEIGA / EFE
Xabier Isasa, garaipena ospatzen. NUNO VEIGA / EFE
Julen Etxeberria.
2026ko abuztuaren 12a
21:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Xabier Isasak (Euskaltel-Euskadi) era ederrean lortu du profesionaletako lehen garaipena. Urretxuko (Gipuzkoa) txirrindularia gailendu da Portugalgo Itzuliko gaurko saioan; seigarren etapa izan da, Santa Maria da Feira eta Peso da Regua artekoa. Isasa bikain aritu da etapa osoan: lehenbizi, eguneko ihesaldian sartu da; gero, Rui Oliveirarekin batera egin du aurrera; eta, azkenik, txirrindulari portugaldarrari irabazi dio esprintean.

Pozarren zegoen Isasa etapa bukatu berritan. «Oso etapa gogorra izan da. Lehenbizi, txirrindulari askok osatutako ihesaldian sartu naiz; gero, faboritoek erasoa jo dute, eta harrapatu egin gaituzte. Baina hankak indartsu nituenez berriro erasoa jo, eta esprintean irabazi dut. Anaiak beti esaten dit burua hotz izan beharra dagoela, behar baino gehiagotan ematen baitut aurpegia. Gaur haren hitzekin gogoratu naiz, eta garaipena lortu dut».

Isasak 24 urte ditu, eta bosgarren denboraldia du profesionaletan, guztiak ere Euskaltel-Euskadirekin eginak. Hain zuzen, Isasak eman dio euskal talde horri denboraldi honetako hirugarren garaipena. Axel van der Tuukek eta Paul Hennequinek lortu zituzten beste biak. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA