Yamahak hartu du aurrea

Frantziako Sari Nagusia jokatuko da bihar, eta lehen probetan Edwards eta Rossi izan dira azkarrenak

jon ordonez garmendia
2006ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Sari Nagusiak ez die bihar oparirik ekarriko MogoGP txapelketan lehiatzen ari diren gidariei. Atzo lehen itzuliak osatu zituzten, entrenamenduetan, eta Yamahak Europara gogotsu etorri dela erakutsi zuen. Frantzian, Italian, Katalunian, Herbehereetan, Ingalaterran eta Alemanian korritu dira hurrengo karrerak, eta Valentino Rossik atzo berea itzulera gogoangarria izan zela erakutsi zuen. Txasis berria jarri diote, eta zer hobetu baduen arren, berriro lehen lerrora itzul daiteke.

Collin Edwards taldekideak lortu zuen denbora onena. Entrenamendu estua izan zen, eta segundo baten buruan 13 gidari sailkatu ziren. Txinako Sari Nagusiak, espero bezala, ez zuen sailkapenean ezer erabaki, eta puntuetan ere aldea txikia da. Dani Pedrosa atzo bederatzigarren izan zen, eta aipatzekoa da Hondako lehen motoa bosgarrena izan zela, Casey Stonerrena, Yamahaz gain, Kawasaki eta Suzukiren atzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.