Yatesek irabazi du Giroa, atzoko erakustaldiaren ondoren

Olav Kooifek irabazi du azken etapa, Erroman, Yatesen Visma Lease a Bike taldeko taldekideak.

Yates, Leon XIV.a agurtzen, etapa irteeran. SIMONE RISOLUTI / EFE
Yates, Leon XIV.a agurtzen, etapa irteeran. SIMONE RISOLUTI / EFE
2025eko ekainaren 1a
20:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Simon Yatesek irabazi du 2025eko Italiako Giroa. Atzoko erakustaldiaren ondoren, karrera irabazi du gaur. Vatikanoan hasi eta amaitu den etapa izan da azkena, eta Olav Kooifek irabazi du, Yatesen Visma Lease a Bike taldeko taldekideak. 143 kilometroko etapa bat izan da, eta zailtasunik ez du izan liderrarentzat.

Isaac del Toro (UAE) eta Richard Carapaz (EF Education) izan ditu aldamenean Yatesek. Horiek izan ziren azken-aurreko etapako protagonistak, eta hirurak egon dira podiumean. Yates ez zegoen Giroa irabazteko faboritoen artean, eta Primoz Roglicek eta Juan Ayusok lasterketa utzi ostean agertu da, elastiko arrosa jantzita iristeko Erromara.

2018an Giroa galdu zuen tokian irabazi zuen Yatesek atzo, Le Finestren. Froomeren aurka galdu zuen. Atzo, baina, ezustekoa eman zuen, eta Del Toro gaindituz jarri zen sailkapenaren buru. 2018an irabazi zuen Espainiako Vueltaren ostean, karrera handi bateko bigarren garaipena du Yatesek.

Mendiko garaipena Lorenzo Fortunatorentzat izan da (Astana). Mads Pedersenek erregulartasunaren saria eskuratu du, eta Del Torok gazterik onenaren elastiko zuria eraman du. Talderik onena UAE izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.