Yerayk 2026 arte luzatu du kontratua Athleticekin

2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
ATHLETIC. Beste lau denboraldirako luzatu dio kontratua Athleticek Yeray Alvarezi. Atzelariak 2022 arte zuen kontratua, eta 30 milioi euroko etete klausula. Orain, 2026. urte arteko kontratua sinatu du, eta etete klausula 70 milioi eurora igo diote.

Pozik mintzatu zen Yeray kontratu berria sinatu ostean:«Bidaia batean, garrantzitsuena da norekin egiten duzun. Ni12 urterekin iritsi nintzen Athleticera. Dena berria zen niretzat. Baina hemen bizitakoari esker naiz egun naizen pertsona eta futbolaria. Bihotza zuri-gorria dut txikitatik, eta urte askotarako izatea espero dut».

Bestalde, emakumezkoen lehen taldeak gaur ekingo dio denboraldi-aurreari, Lezaman. Angel Villacampa entrenatzailea eta Andrea de la Nava atezaina dira sasoi honetarako berritasunak. Pixkanaka ari da taldea denboraldi-aurreko partidak lotzen, eta atzo jakin zen Ramon de Carranza torneoan hartuko duela parte, Tottenhamekin, Betisekin eta Taconekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.