10 metro erriflea

Yi Siling txinatarrak irabazi du lehen urrezko domina

2012ko uztailaren 28a
00:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Yi Siling txinatarrak irabazi du Londresko Olinpiar Jokoetako lehen urrezko domina, 10 metro erriflean gailenduta. Hura zen faboritoa. 502,9 puntu lortu ditu. Jacques Rogge Nazioarteko Olinpiar Jokoetako presidenteak jantzi dio domina.

23 urte ditu, eta 2010ean Mundu Txapelketa irabazi zuen. Londreskoak ditu bere lehen Jokoak.

Sylwia Bogacka poloniarra geratu da bigarren, 502,2 punturekin. Hirugarren, beste txinatar bat: Yu Dan (501,5).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.