Futbola

Zarautzen, Zumarragan, Tolosan eta Lasarte-Orian ere pantaila handiak jarriko dituzte Espainiako Kopako finala ikusteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko ditu, eta autobus zerbitzua indartuko. Donostian ere egongo da, Alderdi Ederren; baita Zumaian ere, Odietako frontoian.

Realeko zaleak, bufanda eskuan, Espainiako Kopako finalerdietan. JON URBE / FOKU
Realeko zaleak, bufanda eskuan, Espainiako Kopako finalerdietan. JON URBE / FOKU
Jone Bastida Alzuru.
2026ko martxoaren 31
16:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Realak jokatuko duen Espainiako Kopako finalerako, zaleentzako guneak atonduko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat herritan: pantaila handiak jarriko ditu Zarautzen, Zumarragan, Tolosan eta Lasarte-Orian. Horrez gain, Donostiako Udalak ere pantaila handia jarriko du Alderdi Ederren, baita Zumaiako Udalak ere Odietako frontoian.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hiriburutik at ere festa guneak prestatu nahi ditu, eta, horrela, «elkartzeko eta ospatzeko» espazioak sortu. Pantailez gain, musika, puzgarriak eta beste ere egongo dira. Herri horietara joateko autobus zerbitzua indartuko dute.

Goizane Alvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak nabarmendu duenez, helburua «finaleko emozioa» lurraldeko hainbat udalerritara eramatea da: «Gipuzkoa osoak finala kolektiboki sentitzeko, ospatzeko eta bizitzeko aukera izatea nahi dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA