Zigandak ez daki Kepak Real Madrilen azterketa medikoa egin duen ala ez

Atezaina Lezaman entrenatu da azken bi egunetan. Madrilgo hedabideen arabera, Real Madrilek aurki ordainduko du etete klausula

Jose Angel Ziganda, entrenamendu bat zuzentzen, Lezamako kirol instalazioetan. JAVIER ZORRILLA / EFE.
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Kuko Zigandak ez daki Kepa Arrizabalagak herenegun Real Madrilekin azterketa medikoa eginzuen ala ez. «Ez dakit; egia esan, ez dakit zer esan», defendatu zuen bere burua teknikariak atzo. Madrilgo hedabide askok, dena den, aurkakoa diote, eta ziurtzat jotzen dute atezainak honezkero egina duela azterketa, eta egun, edo ordu kontua izango dela Madrilgo taldeak hogei milioi euroko etete klausula ordaintzea.

Zigandak ligako partiden aurreko ohiko prentsaurrekoa eman zuen atzo Lezaman, eta, espero zitekeen bezala, atezainaren egoeraren inguruko galdeketa bilakatu zen. Entrenatzaileak argitu zuenez, Kepa Lezaman entrenatu zen atzo eta herenegun —instalazioetatik irteten grabatu zuten telebistan—. Bakarka aritu zen Imanol Etxeberriarekin, eta bihar jokatuko ez badu, eskuin oineko oinazearengatik da. Zigandak zehaztu zuenez, gainera, minak okerrera egin dio «gehiegi behartzeagatik». Entrenatzailearen ustez, hurrengo astean multzoarekin batera entrenatzeko moduan egon beharko luke. Hori, betiere, Athleticeko jokalari baldin bada aurrerantzean ere.

Entrenatzaileak «zentratuta» ikusi du Kepa, baina onartu du inguruko «zaratak» ez diola laguntzen. Izan ere, zarata oso handia da. Hain da handia, zaila dirudiatezainak Bilbon jarraituko duela sinestea. Hedabideek Real Madril inguruko iturriak izendatzen dituzte taldeak klausula aurki ordainduko duela aurreratzeko. Madrilgo taldeak, berriz, ez du ezer baieztatu. Jokalariak fitxatzeko epea urtarrilaren 31n bukatuko da, eta Txapeldunen Ligarako izena ematekoa otsailaren 2an. Dena den, ez dirudi auzia hainbeste luzatuko denik.

Yeray, «askoz hobeto»

Athleticen egunerokoa, baina, Kepaz haratago doa, eta Zigandak azaldu zuenez, Yeray «askoz hobeto dago». Hiru hilabete pasatudira tratamendua bukatu zuenetik, eta, Zigandaren ustez, aurki sar daiteke deialdietako batean. «Entrenamendua, batzuetan,pixka bat luze egiten zaio, baina jokalari adoretsua da, eta partidetan beti ageri ohi du maila fisiko hobea». Zigandak gaur emango du biharkorako deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.