GOLFA

Zigandak lehen egun oso ona eginez hasi ditu Jokoak

68 kolpe behar izan ditu nafarrak, parraren azpitik hiru, eta laugarren dago sailkapenean

Carlota Ziganda, uztailean AEBetan jokatutako torneo batean. ERIK S. LESSER / EFE
Igor Susaeta.
2021eko abuztuaren 4a
09:31
Entzun

Carlota Zigandak oso ondo hasi ditu Olinpiar Jokoak. Golf jokalari nafarrak 68 kolpe behar izan ditu gaur Kasumigasekiko golf zelaiko ibilbidea osatzeko, parraren azpitik hiru. Laugarren tokian dago sailkapenean, Madeleine Sagstromengandik (Suedia) bi kolpera.

Indartsu hasi da Ziganda. Lehen zuloan birdie bat lortu du, baina 3. eta 4.ean bogey-ak egin ditu. Baina norabidea zuzendu du, eta 8., 9., 11., eta 12. zuloetan birdie-ak egin ditu, eta jokoa sendotu. 18. zuloan parra batekin bukatu du.

Larunbatera bitartean jokatuko da lehiaketa, stroke play eran. Ez dute galbaherik izango lehiaketaren erdian, eta, hortaz, lau egunen ondoren kolpe gutxien behar izan dituenak irabaziko du urrea. 60 golfari ari dira parte hartzen. Ziganda bigarrenez ari da Olinpiar Jokoetan; 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan 38. sailkatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.