ARRAUNA

Zumaiak eta Hondarribiak irabazi dute Kontxako bandera

Zumaiak nagusitasun handiz eskuratu du bandera, bigarren jardunaldian ere irabazita. Gizonezkoen estropadan, polemikaz irabazi du Hondarribiak, epaileek Urdaibai egotzi eta gero.

2013ko irailaren 9a
08:44
Entzun

Uretan erakutsitako lehia ederra desitxuratu zuen polemikak Kontxako banderaren gizonezkoen estropadako bigarren jardunaldian. Itsasoan, lehen jardunaldian erdietsitako garaipena errepikatu zuen atzo Urdaibaik, baina, Hondarribiaren kalean zegoela, bi traineruen palek elkar jo zuten lau aldiz. 19:22ko denboran osatu zuen bidea Bizkaiko traineruak, eta 66 ehuneko gehiago behar izan zituen Oriok; Hondarribiak, berriz, Urdaibaik baino segundo bat eta 72 ehunen gehiago. Lehia estua eta ederra izan zuten, beraz.

Uretako epaileak eta lehorrekoak ontzat eman zuten estropada, baina helegitea aurkeztu zuen Hondarribiak. Luze jo zuen epaileen erabakiak, eta berotuz joan zen bi traineruen arteko giroa. Azkenean, Bermeokoak kanporatu zituzten epaileek, eta Hondarribiara joan zen bandera.

Emakumezkoen estropadan, berriz, nagusitasunez eskuratu zuen bandera Zumaiak. Nagore Osorok gidatutako neskek 11 segundoko aldea atera zizkioten Hibaikari lehen jardunaldian, eta handitu egin zuen alde hori atzokoan. Horrela, emakumezkoen arraunean Kontxako bandera irabazi duen lehen euskal taldea izan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.