Zuricheko Sari Nagusia bertan behera geratu da, diru faltagatik

2007ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuricheko Sari Nagusia bertan behera geratu da, diru faltagatik. Antolatzaileek atzo jakinarazi zuten berria. Zuricheko Sari Nagusia da Suitzan jokatzen den Pro-Tour Ligako egun bakarreko proba bakarra (Romandiako Itzulia eta Suitzako Itzulia zazpi eta 10 egunekoak dira), eta 91 urtetan jokatu da 1914. urtean sortu zutenetik. Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez izan zen azken garailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.