Zurrumurru artean ariko da Baskonia gaur Atenasen

Joan Peñarroya. L. RICO / EFE.
2023ko urriaren 27a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Baskoniak Atenasen jokatuko du gaur, Panathinaikosen aurka, Euroligako bosgarren jardunaldian (20:15, Movistar Plus). Baina ezer gutxi egin da partidaren inguruan. Joan Peñarroya Baskoniako entrenatzailearen etorkizunak bereganatu du arreta osoa.

Arabako taldea gaizki ari da: azkeneko hiru partidak galdu ditu, hirurak etxean. Eta bolada txar horrek kinka larrian jarri du Peñarroya. Horrenbeste, ezen klubak hura kargutik kentzeko asmoa baitu. Haren ordez aulkian nor eseriko litzatekeen ere zabaldu da: Dusko Ivanovic, laugarren aldiz.

Baskoniako entrenatzaileak ez du horren berririk. «Unicajaren aurkako partidaren ondorengo aldarte bera dut. Badakit gero eta zarata handiagoa dagoela, baina nik ez dut inorekin hitz egin, eta ez dut berririk horren inguruan. Baina azalak ikusten ditut. Nire ustez, errespetu handiagoa merezi du entrenatzaile karguak. Baina ez dago nire esku. Dauzkagun zailtasunak edukita,Nahiko lan biharko [gaurko] lehia prestatzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.