«Hasiak egina dirudi, eginak urregorri, dio esaera zaharrak. 34 urte izan dira, eta Boxeo izarrak saioaren ibilbidea gaur amaituko da». Hitz horiekin eman zuen agurra bart Pedro Mari Goikoetxeak (Lezama, Bizkaia, 1959), 1992. urtetik saioa zuzendu duen kazetariak. Manu Maritxalar boxeolari ohia izan du lagun bide horretan, ostiral gauero ETB1en eman duten programan.
Miribillako Bilbo Arenatik egin dute Boxeo izarrak-en azken emanaldia, baina Goikoetxeak argi utzi du berak erretiroa hartuko duen arren ETBk boxeoa ematen segituko duela.

1992. urtetik, Boxeo izarrak saioak ez du hutsik egin ETB1en programazioan. Goikoetxea, berriz, telebista kate publikoa sortu zenetik aritu da bertan beharrean, 1983. urtetik, eta, boxeoari buruzko saioaz gain, beste zenbait ere aurkeztu ditu, nagusiki kirol arlokoak.
Iribar. Irudia eta eredua liburua ere argitaratu zuen 2020. urtean, eta, urtebete geroago, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.