Agurtzane Gomez 'Gaztezulo'-ko zuzendaria hil da, 46 urte zituela

Urte luzez aritu zen 'Gaztezulo' aldizkarian lanean, eta hainbat ardura bete ditu.

Agurtzane Gomez de la Rosa 'Gaztezulo'-ko zuzendaria. GOMEZ SENDIA
Agurtzane Gomez de la Rosa 'Gaztezulo'-ko zuzendaria. GOMEZ SENDIA
urtzi urkizu
2025eko abenduaren 11
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Agurtzane Gomez de la Rosa Gaztezulo euskarazko aldizkariaren zuzendaria hil zen atzo, 46 urte zituela, gaitz baten eraginez. Gaztezulo aldizkariko lankideek honako mezu hau plazaratu dute webgunean: «Gero arte, Agurtzane. Mila esker Gaztezulo-ri eta lankideoi urte hauetan guztietan emandakoagatik. Betiko gure bihotzean. Ez dugu zure irribarrea ahaztuko».

Gomezek hogei urte egin zituen Gaztezulo aldizkarian lanean, eta hainbat ardura bete zituen tarte horretan. Kudeaketan aritu zen bereziki. Publizitate saileko ardura ere izan zuen urte luzez. Baita koordinazioan ere. Azkeneko urteetan, aldizkariko zuzendari aritu da. Urte luzez egin zuen lan Gomezek Gaztezulo-ren bueltako egitasmoetan; haien sorreran, kudeaketan eta sustapenean. Haren lankideek gogoratu dutenez, irribarrez beti. Isilpeko lanean, gehienetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.