Amazigerazko egunkari bat sortu dute: 'Tighremt'
 
    
    ALJER. Soilik amazigeraz argitaratuko den lehen egunkari nazionala sortu dute Aljerian. Tighremt du izena, eta larunbatean argitaratu zuten 0 zenbakia. Formatu tabloidea du. Sortzaileak La Cité egunkariko kazetariak eta Amazighity goi batzordeko kideak dira. Proba moduan atera duten alean, Hirak mugimenduari eskaini diote gai nagusia. Proiektuaren xedea informazioa amazigeraz zabaltzea izango da.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            