gorka julio
Adimen artifiziala

Gemini

2023ko abenduaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gemini da Googlek berriki kaleratu duen bere hizkuntza-eredu berria. ChatGPT4ren aldean, hobekuntza nabarmen gisa iragarri dute.

Gemini eredu multimodala da, eta horrek esan nahi du hainbat formatutako informazioa prozesa dezakeela, hala nola testuak, irudiak, bideoak eta audioak. Horrek lan konplexuagoak egiteko aukera ematen dio: hizkuntzak itzultzeko, eduki mota desberdinak sortzeko edo iturri desberdinetatik informazioa laburtzeko. Bestetik, Gemini malguagoa da ChatGPT4 baino. Hainbat lan eta testuingurutara egokitu daiteke, eta horrek erabilera gehiagorako erabilgarriago bihurtzen du. Hirugarrenik, Gemini ChatGPT4 baino zehatzagoa da. Testu koherenteagoak eta akatsik gabekoak sor ditzake. Diotenez, errealitatean demostratu beharko duelako, baina zer espero dezakegu euskaraz ez dakien hizkuntza eredu batez?

Bai Gemini, bai ChatGPT4 gai dira lehen gizakien esklusibotzat jotzen ziren zeregin asko egiteko. Hala ere, garrantzitsua da gogoratzea tresna horiek ez direla gizakiak baino hobeak oraindik. Hori bai, nahiko onak izan daitezke gauza askotarako. Eta hor dago gakoa. Gizakiok berezkoa dugu denbora aurreztu edo esfortzua murrizteko aukera ematen diguten tekniken eta teknologien onarpena. Horregatik, seguruenik, teknologia horien hedapen akritikoa masiboa izango da.

Erreakzioak askotarikoak izaten ari dira jada: lilura, beldurra, esperantza… norbanako bakoitzaten adimen artifizialarekiko duen ezagutza eta orokorrean teknlogiarekiko dugun harremanak erabat baldintzatzen ditu erantzunak, eta erantzun horiek ez dira arrazionalak izaten normalean. Fenomeno beraren aurrean, sentimendu eta erreakzio askotarikoak sortzen zaizkio pertsona bakoitzari. Baina arriskua dago horien artean batek arrakasta izatea; ikuspegi jainkotiarrarena. Hau da, adimen artifizialak darabiltzan prozesu teknikoak eta datu kantitate handiak=neutraltasuna= erantzunak=egia= jainkoa bihurtzea. Erlijio berri baten aurrean geundeke.

Kontua da adimen artifizala izan dadin, gizakiok existitu egin behar dugula, gure sormenari esker datuak eta teknologia bera ere hobetzen joateko. Baina, hori jakinik ere, askorentzat nahikoa izan daiteke jainkoaren antza duten eredu horiek jainko berri bezala gurtzeko. Momentuz, baina, zerutik erortzen direnak adimen artifizialak lagundutako bonbak dira Gazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA