Anjel Alkain eta Jon Garate fikzio lan berri bat ari dira grabatzen

Aktoreen artean Iker Galartza, Aitziber Garmendia, Iñake Irastorza, Ainere Tolosa, Sara Cozar eta Zuhaitz Gurrutxaga daude. ETBk eta Primeran plataformak emango dute saioa.

Iker Galarza eta Anjel Alkain, artxiboko irudi batean. ETB
Iker Galarza eta Anjel Alkain, artxiboko irudi batean. ETB
urtzi urkizu
2026ko otsailaren 25a
16:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azpeitian (Gipuzkoa) ari dira telebistarako fikzio lan berria filmatzen Anjel Alkain eta Jon Garate. Hala argitaratu du Azpeitiko Guka hedabideak. Saioaren sortzaileak eta zuzendariak dira Alkain eta Garate, eta gidoien idazketan Aitziber Garmendia eta Iker Galartza dituzte lagun.

Alkain, Garmendia eta Galartzarekin batera, beste aktore hauek ere ariko dira: Zuhaitz Gurrutxaga, Iñake Irastorza, Ainere Tolosa, Sara Cozar, Onintza Enbeita eta Ekain Ibarguren.

2024ko udazkenean, Alkainek fikziozko beste proiektu bat egin zuen Primeran plataformarako. Sagardotegi baten bueltan girotuta zegoen. Baina Primeran plataformako gidaritzan aldaketak izan ziren, eta bertan behera gelditu zen egitasmoa, behin-behinean. Oraingo honetan, berriz, supermerkatu txiki batean kokatuko dute lana. Istorio guztiak bertan gertatuko dira. ETBk eta Primeran plataformak emango dute fikzioa, baina ez dute zehaztu noiz estreinatuko duten. Grabaketek hiru aste iraungo dute.

Fikzio lan berriaren filmaketaren inguruko albiste osoa irakur daiteke Azpeitiko Guka-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!