Arabako 'Alea' aldizkariak diseinua berritu du, «hobetzen jarraitzeko»

urtzi urkizu
2018ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aldizkaria berritu du Arabako Alea-k, eta gaur argitaratu duten zenbakian ikus daitezke berrikuntzak. «Hobetzen jarraitzeko konpromisoarekin», papereko aldizkarian hainbat aldaketa egin ditu. Egunkari itxurako paper fina atzean utzita, kalitate handiagoko orrietan inprimatuko dute; era berean, irakurketa atseginagoa izan dadin, diseinua freskatu dute, irudiei eta orrialdeen maketazioari arreta berezia jarriz. Atal berriak ere aurkeztu dituzte, tartean, asteroko Arabako Txokoa, eta antzerki eta diseinukolaborazio berriak. Iritzi atalari leku handiagoa eskainiko dio, eta gaiak kuadrillaka antolatu beharrean, gaika eskainiko ditu. Proposamenak erredakzioa@alea.eus helbidera idatz daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.