Astelehenean hasiko da Egunean Behin-en denboraldi berria

Jokoaren hemezortzigarren denboraldiak uztailaren 13ra arte iraungo du.

Egunean Behin jokoa. BERRIA
Egunean Behin jokoa. BERRIA
urtzi urkizu
2025eko maiatzaren 2a
16:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aste batzuetako atsedenaldiaren ostean, bueltan da Egunean Behin jokoa. Datorren astelehenean, maiatzaren 5ean, hasiko da hemezortzigarren denboraldia, eta uztailaren 13ra arte iraungo du. Bestalde, jokoaren sustatzaileek iragarri dute Egunean Behin-ek jarraipena izango duela 2025. urtea amaitu arte behintzat.

Martxoan sei urte bete zituen Egunean Behin-ek, eta batez beste 60.000 erabiltzaile inguru ditu egunero. Aurreko denboraldian, babesa eman zuten eragileei 20.000 klik baino gehiago iritsi zitzaizkien Egunean Behin-en aplikaziotik.

Hemezortzigarren denboraldiko babesle nagusia Gipuzkoako Foru Aldundia izango da, Ipuskoa 1025 - 2025 kanpaina sustatzeko, mila urte baitira lurraldearen lehen aipu historikoa agertu zela.

Eibarko (Gipuzkoa) Codesyntax enpresak egiten du Egunean Behin. Hain zuzen ere, 25 urte bete ditu Codesyntax-ek. Eta duela egun batzuk enpresaren inguruko erreportaje bat argitaratu zuen BERRIAk. Gaur egun, 25 langile dira enpresan, bete dituzten urteak bezainbeste.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA