Komunikazioa

Bartzelonako Udalak kendu egin du Vilaweb atariaren aurkako kereila

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Datorren asterako zegoen iragarrita Vilaweb.cat-eko zuzendari Vicent Partalen aurkako epaiketa, Bartzelonako udaltzainburuaren bertsio ofiziala zalantzan jartzeagatik. Baina azkenean Bartzelonako Udalak kereila kendu du, eta ez da epaiketarik izango. Kataluniako Kazetarien Kolegioak bitartekari lanak egin ditu Vilaro auzian, kereila hori ken zezaten. Gainera, joan den astean, PSC salbu, Bartzelonan ordezkaritza duten gainontzeko alderdiek —PP, CiU, ERC eta ICV— alkateari eskatu zioten Vilaweben aurkako kereila kentzeko.

Vilawebek elkartasun mezu ugari jaso ditu Vilaro auzia dela eta. Horren lekuko, euren webgunean jarritako adierazpen askatasunaren aldeko manifestuak jasotako lau mila sinadurak.

Vicent Partalek atzo BERRIAri adierazi zion epaiketa adierazpen askatasunaren aurkakoa izan dela eta jazarpen handia pairatu behar izan dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.