BERRIAren udako eduki berezien arrastorik ez galtzeko bide guztiak aukeran

Udako informazio eskaintza bereziari ekingo dio BERRIAk aste honetan. Eta eskaintza hori ez galtzeko, webean, paperean eta sareetan ez ezik, Googleko albisteetan ere euskarazko egunkariaren edukiak maizago agertzeko aukera bat bada orain.

BERRIAren aplikazioa, eskuko telefonoetan. BERRIA
BERRIAren aplikazioa, eskuko telefonoetan. BERRIA
2026ko ekainaren 29a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Udarekin batera, eskaintza informatiboa egokituko du BERRIAk, aste honetatik aurrera. Aurki hasiko da argitaratzen udako serieak, eta Ahomentan elkarrizketa bereziak ere emango ditu, binakakoak, igande honetan hasita: Korrikako mezua idatzi zuten zazpi gazteak elkartu ditu egunkariak aste honetarako. Dokumental labur bat ere estreinatuko du, elkarrizketarekin batera.

Udako eskaintza horren barruan, udako narrazioak eta bertso jarriak ere ematen hasiko da BERRIA, eta udako argazkien lehiaketa ere egingo du aurten.

Eskaintza hori guztia ez galtzeko, BERRIAk eta berriek utzitako arrastoei ongi jarraitzeko, bide asko jartzen ditu egunkariak aukeran, webguneaz eta papereko edizioaz harago: Telegram eta Whatsapp kanalak, buletinak, sare digitalak...

Orain, baina, BERRIAren edukiak maizago ikusi ahal izateko beste aukera bat ere bada eskuko telefonoan. Googlek eskaintzen dituen albisteen artean BERRIAren berri gehiago agertzeko eska dezakete erabiltzaileek.

Horretarako, aski da helbide honetara jotzea, eta albisteen iturburu gisa Berria.eus markatzea. Hartara, BERRIAren albiste gehiago agertuko zaizkio erabiltzaileari eskuko telefonoan, Googlek nabigatzaileetan proposatzen dituen albisteen artean.

BERRIAren edukiak ez ezik, euskal hedabideen edukiak eta euskarazko edukiak maizago agertzeko aukera ere badu orain erabiltzaileak, albiste iturri horietan euskal hedabideak aukeratuta, BERRIAz gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA